500 dantzari eta antzerki zaleek parte hartu zuten Landaberri Antzerki eta Dantza eskolak antolatutako desfilean. Honetan, eskolako abestia eta hainbat doinu dantzatu zituzten haur, gazte eta helduek.
Izan ere, maiatzaren 15ean, 8. Antzerki eta Dantza Asteari hasiera eman behar zion desfile erraldoia eguraldi txarragatik bertan behera geratu zen eta antolatzaileek ostiral honetan, egitea erabaki zuten.
Helduak eta bigarren astea
Gauean, berriz, Solaskideen taldeak Alex Telloren zuzendaritzapean, Mikelenak lana aurkeztu zuen.
Era honetara, Antzerki eta Dantza Astea aurrera doa eta gaur, bigarren astean sartu da. Egunero dago istorio ezberdinak ezagutzeko aukera. Animatu eta hurbildu kultur etxera.