43. urteurren gozoa Palomo Linaresen

Txintxarri 2010eko maiatzaren 24a

Palomo Linares zezenzaleen elkarteak 43. urteurrena ospatu zuen atzo. Zumaburuko parrokian 12:30ean hildako bazkideen omenez egindako meza entzun ondoren, elkartera hurbildu ziren bazkide gehienak. Elkarteko atean ohiko taldeko argazkia egin eta bazkaltzera sartu ziren. Jose Antonio Rey lehendakariak gonbidatu guztiak agurtu eta sukaldariek prestatutako bazkaria bedeinkatu zuen Juan Luis Murua Zumaburuko apaizak. Guztira 65 lagun inguru bildu ziren bazkarian, giro ederrean eta lagunarte paregabean bazkaldu zuten.