Eguraldi aldakorra ibilbidean

Txintxarri Aldizkaria 2010eko maiatzaren 24a

Pasa den larunbatean, maiatzaren 15ean, 20 lagun inguru Arratetik-Lasarte-Oriara egin zuten martxa. Goizeko 4:30tan autobusa hartu eta ordu eta laurden beranduago martxari ekin zioten. Arrate, Elgoibar, Azkarate, Madarixa, Zestoa eta Aizarnara, bertan hamaiketakoa egin eta merezitako deskantsua hartzeko. Tortilla eta freskagarriak, energiak berriro errekuperatzeko. Ordu-batak aldera, Lasarte-Oriarako bidea hartu zuten. Martxa luze honi amaiera ederra emateko, afari goxoa egin zuten.

Giro ederra 14 orduko martxan. Giro ederra taldean, baina eguraldia, aldiz, aldakorra izan zen. Goizean, eguraldi zoragarria izan zuten mendizaleek. Arratsaldean, euria, hotza eta kazkabarra lagun izan zuten Lasarte-Oriarako bidean.
Eguna argitu baino lehen abiatu ziren lasarteoriatarrak Arrateruntz. Goiz esnatu eta ilunpetan, baina eguraldi onarekin hasiera eman zioten martxari. Eguzkia ere lagun izan zuten mendizale hauek martxaren lehenengo zatian, baina hamaiketakoa eta gero, zerua ilundu eta euriahasi zuen.
Santa Engrazi, Andazarrate inguruan hotza eta euri jasa izugarria pairatu zuten ibilaldiako lagunek. Hamar ordu zeramaten ibiltzen eta eguraldiaren bortizkeriak nekea areagotu zuen.
Goizeko solasaldiak, isiltasunean bilakatu ziren. Jendea aterkia eta eskularruekin. Buru makur eta tentuz, pixkanaka-pixkanaka ibai bihurtutako bideetatik. Ibilbidearen amaiera, eguraldiaren ondorioz, gogortu zen baina aurrera jarraitu zuten herriko mendizaleek.
Arratsaldeko 19:00ak aldera, lasaitasunez, umorez eta broma artean igaro zuten.
Hasiera eta amaiera ederra biz izanaren sentsazioarekin bueltatu ziren.
Momentu txarrak alboratu, eta jada hurrengo urteko ibilaldiaz aritu ziren.

Afaria

Hamalau orduz ibili ondoren, gero, energia berreskuratzeko beharra handia zen.
Lokaztutako arropa kendu, dutxa ederra hartu eta afari goxo batez disfrutatu zuten martxako partaideak.
Legatza, txuleta eta giro paregabea eguneko anekdotei buruz aritzeko.
Bidean umorea eta animoak behera egin bazuten eguraldiaren gorabeheren ondorioz, afarian ibilaldiaren pasarte gogorrak anekdota dibertigarrian bihurtu ziren.