Kontzertu atsegina eskaini zuen Louise Michel taldeak

Txintxarri 2010eko maiatzaren 24a

Indie, fusion eta musika elektronikoa entzun ziren ostirala gauean, Xpressionk eta Gazteria sailak antolatzen dituzten Gazte kontzertuetan. Louise Michel Band talde berriak bere azken CDa aurkeztu zuen Manuel Lekuona kultur etxeko kafetegian. Zarautzen du entsegu lekua talde honek eta ostiralean taldearen formazio berria ere aurkeztu zuten kulturetxean CDarekin batera. Taldearen partaideen artean, Jokin Telleria, herriko bateria jolea dugu.