Herritar ugari Zapore eta Artisautza azokan

Txintxarri 2010eko maiatzaren 24a

Eguraldi paregabea aprobetxatuz, Andatza plaza inguruan herritar ugari ibili da asteburu honetan. Arrazoia, ostegunean hasi eta igandean bukatu zen Zapore eta Artisautza azoka. .
Elikagaiak eta artisautza produktuak, hala nola, egurrezko irudiak, bitxiak, Errioxako eta Nafarroako kontserbak edo euskal ogia eta goxoak eskuragarri izan dira Andatza plazan Montajes y Servicios JC2000 enpresak, Udalaren laguntzaz, antolatutako azoka berezi honetan.

Ekintza bereziak

Horretaz gain, ekintza bereziak ere burutu dituzte azoka honetan. Ostiral arratsaldean, esate baterako, muskuiluen dastatzea egin zen eta larunbatean bazkalorduan, babarrun jana.
Hala ere bertaratutakoek, muskuiluak edo babarrunaz gain beste gauza asko dastatzeko aukera izan dute. Larunbat eguerdian adibidez, txorizoa eta saiheskia parrilan erreta jateko aukera izan zuten.
Eguzki beroaz babesteko gainera, plazaren erdian toldo batzuk ipini zituzten, modu horretan zerbait jan edo edateko jarritako mahaiak itzaletan zeuden. Hurbildu direnak beraz, ederki gozatu izan dute azokak eskainitakoa.