[i]Arimaz[/i] Kamera orkestra Brigitarretan

Txintxarri 2010ko mai. 24a, 02:00

Ostiralean Arimaz kamera orkestra izango dugu Brigitarren komentuan Musika Topaketen V. edizioaren barruan.
Maiatzaren 28an, arratsaldeko 19:30ean, Amaia Arostegi Eguzkiza flautistarekin eta Iñaki Letamendia Loinaz txistuarekin izango ditugu Kepa Martinez de Albenizen zuzendaritzapean.

10 urtez lanean

Tolosako Musika Eskolak, orain dela 10 urte sortu zuen Arimaz kamera orkestra, hari-tresnen ikasleen prestakuntza osatzeko asmoz.
Eskolako ikasle eta ikasle ohiez osatuta dago, heziketa-zentroko irakasleen laguntza duelarik.
Durangon, Usurbilen, Tolosan... kontzertu ugari eman dituzte.
Sergio Zapirain, Juan Jose Ocon, Garbiñe Orbegozo besteak beste egin dituzte zuendari lanak, baina egun Kepa Martinez dugu taldearen arduradun.
Kamera Orkestrak duen jarduera esanguratsuena Tolosako Santa Maria kapera musikaren laguntzaile izatearena da.

Tolosar batek zuzendua

1976an, Tolosan jaio zen Kepa Martínez de Albeniz eta Eduardo Mocoroa kontserbatorioan hasi zituen musika ikasketak. Harez geroztik, leku batetik bestera ibili da bere prestakuntza hobetu nahian. Egun Arimaz kamera orkestrako zuzendari izateaz gain, San Ignacio eta Aita Garayoa abesbatzen zuzendaria ere bada.

Bakarlariak

Amaia Arostegi Tolosan jaio zen eta Luis Mª Garcia Artetxeren eskutik musika ikasketei hasiera eman zien. Egun, Tolosa eta Beasaingo Musika eskoletan zeharkako flauta irakasle da.
Iñaki Letamendia Ormaiztegin jaio zen, eta bertan hasi zituen solfeo eta txistu ikasketak, Tolosan jarraituz. 17 urterekin Tolosako txistularien banda munizipaleko kide bihurtu zen, eta bi urte beranduago taldearen zuzendaritza hartu zuen bere gain.