Antolatzaileek azaldu digutenez, kirol ezberdinak landuko dira adinaren arabera.
Kirolak
Aurrebenjaminek kirol hastapena egingo dute. Pilotalekuan izango da jarduera eta bi txandatan egingo dira, 10:00etatik 11:15etara, LH2ko gaztetxoen txanda izango da eta, 11:30etatik 12:45etara, LH1 mailakoena.
Benjamin, alebin, infantil eta kadete mailako gaztetxoek, berriz, goizeko 9:30etatik aurrera, kirol ezberdinak egiteko aukera izango dute: futbola, herri kirola, saskibaloia, errugbya eta atletismoa.
Maila bakoitzeko txapelketa bat antolatuko da, hau da, maila bereko taldeak lehiatuko dira eta, era honetara, lau txapelketa egongo dira kirol bakoitzeko.
Eta, 13:00ak aldera, maila guztientzat penalti jaurtiketen lehiaketa egingo da.
Honetaz gain, oparien zozketa egingo da festan parte hartu duten guztien artean.
Tenisa
Era berean, arratsaldean 16:00etatik aurrera, ikasturtean zehar tenisean ibili diren LH3 eta LH4 mailako benjaminek tenisean egiteko aukera izango dute.
Gonbita
Antolatzaileek LH1 eta DBH4 arteko gaztetxoei gonbita egiten diete larunbatean kirol gunera hurbildu eta kirolaz gozatzera.