“Lanean serioa da, gustura ibili nintzen”

Txintxarri 2010eko maiatzaren 24a

Hirugarren aldiz Italiako [i]Giro[/i]an da Iban Mayoz eta aurten oso gustura gainera, aurreneko 25en barruan zen aurreko astean eta hirugarren izan zen ostiralean.

Giroan ari zara, zein helbururekin joan ziren eta zer moduz doakizu?
Helburua etapa bat bilatzea da, baina oraindik ez dugu ihesaldi onik harrapatu, ea hurrengo egunetan lortzen dugun.

Etaparen batean garaipena zaleentzat opari polita litzake, ezta?
Taldean sailkapena irabazteko inor ez daukagu, orduan gure helburua etapa bat da, ez litzateke txarra hori.

Iaz erori egin zinen, arantza hori ateratzeko izango duzu ezta?
Bai iaz 15, etapan erori nintzen, aurten behintzat orain arte hobeto nabil eta erorketarik gabe bukatzeko gogoa badaukat. Izan ere, Girora bi aldiz joan naiz eta bietan erori. Ea hirugarrengoan hobeto ibiltzen naizen.

Denboraldirako zeintzuk dira zure erronkak?
Oraindik ez dakit. Momentuz hau bukatu eta hemendik aurrerakorik ez dakit, horren arabera, karrera bat edo beste. Oraindik ez dago erabakita.

Ihesaldiak gustuko dituzu, aurten mendian ondo ibili zara Gaztela-Leongo itzulian, mendiko etapatan zerbait egiteko asmoa izango duzu noski?
Bai, ihesaldia mendiko etapatan hartzea izango litzateke ona, helmugara iristeko aukera asko egongo da eta. Saiatuko gara egun horietan zerbait egiten, etapa lau hauetan sprinterren taldeek kontrolatzen baitute eta ez dago zer eginik.

Garai batean euskaldun asko izaten zen Giroan, gaur baino gehiago, bi bakarrik zaudete ardura handiagoa al da jakinik Euskal Herriko zaleak zuei begira daudela?
Ezberdina da, Euskaltel etortzen zenean euskaldun asko izaten zen, baina aurten horrela tokatu da, bi bakarrik gara, iaz uste dut lau bakarrik ginela, ardura ez baina beti ere konturatzen zara etxetik gehiago deitzen dutela,...

Gogo gehiago ematen al du?
Bai gehiago motibatzen du, zuri begira badaude ondo egin nahi duzu.

Komunikabideetan ere presentzia handiagoa duzue, esaterako Berrian egunero ateratzen zara? Horra iristen al zaizue daukazuen oihartzun hori?
Egia esan gutxi, gu karreran gaude eta ez gara ezekin enteratzen, goizean jaiki, karrera korritu, hotelera joan berriro, eta hurrengo egunean berriz berdina.

Jose Ramon Unanuerekin ibilia zara, nolako prestatzailea da?
Ba, ona da, lan egiten beti oso serioa izan da, ondo, gustura ibili nintzen berarekin.

Iban Mayo handiaren parera iristen ari al da Iban Maioz? Izen antzekoa duzue zerbait kuriosoa gertatuko zitzaizun, ala?
Haren parera iristea asko izango da, baina askotan gertatu izan zait jendea etortzea haren argazkiarekin firmatzeko ni nintzalakoan. Talde berdinean, Euskaltelen batera izan ginen, eta orduan jende asko etortzen zen guregana irteeran.