Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
2007ko maiatzaren 27an, herriaren erdigunean, Arrieskalleta elkarteak bere ateak ireki zituen. Hiru urte igaro dira geroztik eta urteurrena ospatzeko, bart, elkarteak afari-merienda prestatu zuten bere bazkide guztientzat. Giro paregabean, bazkideek ederki jan eta azken urte honetan elkarteak eta elkartean antolatu diren ekintzen argazkien proiekzioa ikusi zuten. Hala nola, mus txapelketa, bertso saioa eta bertso forumak, mikologiari buruzko hitzaldia edo irteeren argazkiak ikusi zituzten.