27 Argazki onenak saritu ziren ostegunean

Txintxarri 2010eko maiatzaren 27a

Joan den ostegunean, maiatzaren 27an, Lasarte-Oriako Udal Euskaltegian II. Argazki Lehiaketaren sari banaketa ekitaldiak burutu ziren, bata goizez eta bestea arratsaldez. Arratsaldekoan, gainera, Jesus Mª Zaballos Alkatea eta Ricardo Ortega, Euskara Batzordeko lehendakaria egon ziren dominak ematen.
Ikasle talde bakoitzak bere argazkia azaldu eta ikusleen bozkak lortu behar izan zituzten azalpenarekin. Hain hurbil, hain urrun eta Lasarteko eguzkiloreak izan ziren argazki bozkatuenak.