Lasarte-Oriako Udalaren Gizarte Zerbitzu, Enplegu eta Kooperazio sailak uztaileko lehenengo hamabostaldian antolatu dituen udalekuetarako izena emate epea astelehenean, maiatzaren 31n, amaitzen da.
Burgosen izango dute leku udaleku itxiek uztailaren 1etik 15era. Bertan, 10 eta 14 urte arteko herriko gaztetxoentzat prestatutako ekintza ugari egingo dituzte, hala nola, mendiko ibilaldiak, kirol jarduerak edo ur jolasak.
Udaletik jakin arazi dutenez, lekua dago oraindik. Izena ematea udaletxeko Erregistro Nagusian egingo da goizeko 9:00etatik 13:30era.