Gure herriko instituzioetan ia ez zen greba nabari, Osasun Zentroan larunbatean egon ohi diren langileak jardun ziren.
Kaleetan ordea, haur eta gazte ugari ikusi ahal izan genituen guraso edo aiton-amonekin. Izan ere, grebak Lasarte-Orian irakaskuntzan izan zuen eragin handiena, ikastetxe ezberdinek emandako datuen arabera.
Eragin ezberdinak
Nahiz eta Landaberri ikastolan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan greba ez zen nabaritu, Landaberri BHIn irakaslegoaren %87ak egin zuen greba asteartean eta ikasle gutxi izan zituzten gelatan.
Sasoeta-Zumaburu ikaste-txeko gelak ere hutsik zeuden ia, haur gutxi gerturatu ziren “30 bat” zuzendaritzak azaldu digunez, eta irakasleen %85ak jarraitu zuen greba.
Institutuan ordea, irakasleen %25ak soilik egin zuen eta ikasleak gelara joan ziren, Batxilergoko 2. mailako ikasleak, batez ere, azken hiruhilabeteko azterketak dituzte eta egun hauetan.