Squasheko txapelketa soziala bigarren fasean da

Txintxarri 2010eko maiatzaren 28a

Lehengo astelehenean hasi zen Squasheko txapelketa sozialeko bigarren fasea. Ekainaren 12an jokatuko diren finalen egunera arte, bi lehiaketa ezberdin egongo dira kiroldegian, batetik txapeldunen fasea eta bestetik, kontsolazioa.

Ligila eta kanporaketa

Iazko finala jokatu zuten Alberto Udabe eta Agustin Erkiziaz gain, Mikel Zugasti, Kinin Calvo, Aitor Artola eta Iker Cañedo lehiatuko dira, txapeldunen fasean. Hauek guztiek ligila txapelketa jokatuko dute eta bi onenek finalerako txartela lortuko dute.
Kontsolazioan, berriz, hamar jokalarik parte hartuko dute eta kanporaketa sistemaz, erabakiko da lehiaketa honetako finala nork jokatuko duen. •