Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Esku pilotako herriarteko txapelketatik kanpo geratu da Lasarte-Oria. Donostiaren aurka 4 eta 2 galdu zuen final laurdenetan, izan ere, joan eta etorriko partidatan emaitza berdina lortu dute, 2 eta 1 Donostiaren alde. Herriko taldeak seniorretako partidatan lortu zituen puntuak, kadete eta gazteetan, ordea, Donostia izan zen nagusi. Hala ere, “oso pozik gaude aurten egindako lanarekin, txapelketako fase honetara iristea ez baikenuen espero,” aipatu digu Jose Felix Solano Lasarte-Oriako taldearen arduradunak.