Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Pedro jaietarako hilabete besterik ez da geratzen, horregatik, astelehenean, maiatzaren 31n, emango zaie hasiera helduen danborradako entseguei. Sasoeta-Zumaburu ikastolaren Sasoetako eraikineko gimnasioan egingo dira entseguak, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Danborradan parte hartu nahi dutenek, beraz, astelehenean dute aukera izena eman eta entsaiatzen hastekoa.