Udalekuak prestatzeko asteburua

Txintxarri 2010ko mai. 28a, 02:00

Udako txokoak eta udaleko itxiak prestatzeko, 43 begirale eta koordinatzaile bildu ziren lehengo asteburuan Orioko Txurrukako arterpetxean.
Asteburu pasaren helburua begiraleak elkar ezagutzea eta hauek heztea, beste edukien artean, Hezitzaileek asko egin dezakete formazioa jaso zuten. Honetaz gain, adin ezberdinetako udalekuetako programazio erakargarria osatu zuten.
Ttakuneko aisiako arduradunek eskerrak eman nahi dizkiete begiraleei, “asteburuan izandako motibazio eta giro onagatik.”