Maiatzaren 24an, astelehenean Goiegi-Ibarra babes ofizialeko etxebizitzen zozketan parte hartzeko informazioa GAOn argitaratu zen. Beraz, bertan argitaratu eta biharamunetik hasita,15 egun baliodunetara promozio horretako BOE-tan parte hartzeko aukera itxi egingo da. Erregistroa irekita jarraituko du, baina etorkizunean egingo diren babes ofizialeko etxebizitzetan parte hartzeko.
Beraz, oraindik izena eman ez baduzu, gogoratu gaurtik hasita, hamar egun baliodunak geratzen zaizkizula Goiegi-Ibarra BOEn zozketan partu ahal izateko eta bete behar diren paper guztiak Lasarte-Oriako erregistrora eramateko.