Maitane Rebek Coca-Colaren Narrazio Laburren saria lortu du

Txintxarri 2010eko maiatzaren 28a

Maiatzak 20an, Bilboko Itsasadarraren Museoan, Norbega/Coca-Colak antolatutako Euskarazko 2009-2010 Narrazio Laburren Sariaren sari banaketa izan zen eta bertan Landaberri BHI Lasarte-Oriako ikastetxeko Maitane Rebe ikasleak narrazio labur onearen saria jaso zuen Andres Urrutia Euskaltzaindiako buru-aren eskutik. Maitanerekin batera, Sara Arruti Benitok seigarren sari bat ere jaso zuen.
Maitanek azaldu digunez, seigarren postutik hasi ziren sariak ematen, gero sari nagusiak eta azkenik, “urduri jarri nintzen, izenak esaten zituzten heinean. Nire lagun bat ere, Sara, nirekin zegoen eta hura ere oso urduri zegoen. Eta irabazlea nintzela esan zutenean ezin nuen sinetsi.”

Opari pila eta bidaia

Maitanek opari pila izan zituen Gipuzkoako eta Euskadiko txapelduna izateagatik, “motxila eta bere osagarriak, musika ekipoa, Berlinera bidaia, ordenagailua eta inpresora,” aipatu digu.
Sara Arrutik ere opariak izan zituen, musika ekipoa, kirol-zakua eta motxila.
Maitane Rebek jakin arazi digunez, Berlinera ekainean joango da beste gazte mordoarekin, “hiru lehiaketa egiten dituzte, bata galegoz, bestea euskaraz eta hirugarrena, gazteleraz. Horrela, Galiziako gazte bat, Euskadiko bi, bizkaitar bat eta biok, eta Estatu osoko hamazazpi gazte goaz Berlinera.”
Gazteez gain, Montse Fabrega irakasleak ere lagunduko dio bost eguneko bidai horretan.

Euskarazko 2009-2010 Narrazio Laburren Saria

Zazpigarren edizioa izan da aurtengoa eta hego Euskal Herriko idazle gazteek hartu dute parte, 2. DBH ikasten ari direnak denak.
Maitanek azaldu digunez, “ikastolan idazlana egin eta bi aukeratu zituzten gela bakoi-tzeko. Zortzi joan ginen Donostira lehiaketan parte hartzera.”
Lehiaketa egunean lasai zegoela onartu du, “lasai nin-tzen, izan ere, bi ordu izan genituen idazlanaren zirriborroa egin eta garbira pasatzeko.”
“Gaia askea zen, baina haiek emandako hitz batzuk sartu behar genituen idazlanean,” adierazi digu.
Istorioari buruz galdetzean, “mutil bat makina batean sartu eta Coca-Cola munduan murgiltzen denaren istorioa idatzi nuen,” adierazi digu eta horrek eman dio saria Maitaneri.