29 Lasarteoriatarrak Euskadiko Kirol Jokoetan

Txintxarri Aldizkaria 2010eko maiatzaren 29a

Euskadiko eskolarteko Kirol Jokoak burutu ziren lehengo asteburuan, maiatzak 29 eta 30ean, Barakaldon.
Bertan, infantil mailako hiru lasarteoritarrek parte hartu zuten emaitza onak lortuaz.
Ane Galardik, luzera-jauzian lehengo postua eskuratu zuen ia 5 metroko jauziarekin.
Bestetik, Iñigo Ibarburu igerilariak lau probatan parte hartu zuen eta 4x100m libreetan Gipuzkoako taldearekin irabazle izan zen eta 4x100 m. estiloetan bigarrena, eta bakaka, 3. postua egin zuen 100 m. eta 100m. tximeleta-eran.
Paula Uli gaztetxoa tenisean lehiatu zen. Finalerdietan sartu zen, baina ez zuen zorte onik izan eta, azkenean, laugarren postua eskuratu zuen.