Zumaburu kalea berriro itxiko da Ola kale ondotik

Txintxarri 2010eko maiatzaren 30a

Lasarte-Oria eta Usurbil udalerrien saneamenduko intertzeptore orokorreko lanak direla eta, astelehenetik aurrera Zumaburu kalea itxita egongo da, Ola kalearekin elkartzen den tokitik Isla plazako lurpeko parkingeko ibilgailuen irteera arte.
Modu honetan asfaltatze lanak aurrera eraman ahalko dira, gutxi gorabehera astebetez luzatuko direnak.

Zirkulazioa

Zirkulazioa Ganbo Kaletik desbideratuko da, gero Zumaburu Kalera sartzeko, moztutako zatia behin pasatuta.
Lurpeko parkingeko sarrera-irteerak oraingo irteerako arrapalatik egingo da. Horregatik, bi semaforo ipiniko dira zirkulazio horiek antolatzeko.
Gainera, aparkalekuak prestatuko dira Ganbo kalearen alde banatan, aldi batez ezeztatuko direnen ordezkoak.

Proiektua

Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoak sustatutako proiektua da. Garrantzi bereziko lana izango da udalerriarentzat. Honi esker, Loiolako araztegiarekin konektatuko da eta, ondorioz, Oria ibaira ez da isurketarik egingo.
Herritarrei ahalik eta gutxiena jasanarazteko eta irtenbideak emateko, lau fase independentetan ekiten ari da proiektua.
Era berean, alkatetzak barkamena eskatu nahi du sortu daitezkeen eragozpenengatik eta bizilagunen laguntza izango duelakoan dago.