Ostiraleko aldizkarian, Goiegi-Ibarra Babez Ofizialeko Etxebizitzen promozioko izena emate epea 10 egunetan ixten zela argitaratu genuen. Izan ere, promozio horretako zozketako baldintzak GAOn argitaratu ziren eta. Baina okerreko informazioa eskaini genuen.
Udaletik azaldu digutenez, GAOn argitaratu den iragarpena behin behinekoa da eta orain helegite epe bat dago. Helegiterik egon ezean, behin betiko iragarpena argitaratuko litzateke eta hortik hamabost egunera itxiko litzateke promozio honetako izena ematea.