Altzo Handia ezagutzeko txangoa

Txintxarri 2010eko maiatzaren 31

Muntteri-AEKan goizez dauden ikasleak Altzora egin zuten txangoa maiatzaren 26an, asteazkenean.
Euskaltegian Altzoko Handiari buruz ikasi eta gero, bizi izan zen herria eta etxea hurbiletik ezagutu zuten ikasle eta irakasleak, baita pertsonaiaren bitxikeri ugari ere.