Gipuzkoako minbizi ginekologikoak eta bularrekoak afektaturiko emakumeen Katxalin elkarteak hitzaldia eskainiko du ekainaren 3an, 18:00etan, Manuel Lekuona kultur etxean. Gaixotasun honi buruz jakin beharreko informazioa emango dute Donostiako Institutu Onkologikoko Mª Jesus Mitxelena doktorea eta Katxalin elkarteko lehendakaria den Txaro Beobidek.
Bularretako azterketa, tratamendua eta prebentzioari buruz hitz egingo dute. Izan ere,funtsezkoa da bularretako minbiziaren diagnosi goiztiarrak duen garrantziaren berri izatea eta ondo informatua egotea.