Kepa Martinez de Albenizen zuzendaritzapean kontzertu paregabea eskaini zuten Arimaz Kamera orkestrako kideek.
Bi zati ezberdin
Danok Kide elkarteak antolatutako Musika Topaketen V. edizioko saioan, Tolosako Musika Eskolak duela hamar urte sortutako orkestrak hasieratik publikoaren arreta bereganatu zuen.
Egile atzerritarren lanak eskaini zituen orkestrak lehenengo zatian, hala nola, Tomaso Albinoni eta Pergolesirenak.
Bigarren zatian, aldiz, ezohizkoak diren euskal egileen lanak entzun ziren Brigitarren kaperan. Hala nola, Arambururen Txisturako kontzertu barrokoa.
Amaia Arostegi tolosarra flautarekin eta Iñaki Letamendia Ormaiztegiarra txistuarekin haien maisutasuna erakutsi zuten bakarlari moduan.