Antzerki eta Dantza Astea amaitu da

Txintxarri 2010eko maiatzaren 31

Ostiralean, era paregabean eman zitzaion amaiera 8. Antzerki eta Dantza Asteari.
Lehenik, A ze kuadrilla amonak eta hila! laburmetraia ikusi zen. Ostean, 20/Klownkidetza emanaldiaz disfrutatzeko aukera izan zen.

Haurrak ere ederki

Astean zehar, Landaberri eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko maila ezberdinetako haur eta gazteek eskainitako an-tzerkiak ikusteko aukera egon da egunero kultur etxean.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi diete Antzerki eta Dantza Astean parte hartu duten guztiei eta batez ere emanaldiak ikustera gerturatu diren herritarrei.

Dantzaz blai

Gainera gogora arazi nahi dute, Dantzaz blai ikuskizun egunean, kulturetxera sartu ezinik geratu ziren herritarrek berriro hau ikusteko aukera izango dutela, izan ere, Zabaleta auzoko jaietan eskainiko dute berriro emanaldia ostiral iluntzean, ekainaren 4an, 23:30ean.