Garagardo azoka Xirimirin

Txintxarri 2010eko maiatzaren 31

Jende ugari bildu da Xirimirin ospatutako Garagardo azokaren lehenengo edizioan. Ostiraletik hasita, eta atzo igande arte, ukondoaz, saltxitxaz, oilasko hegalaz eta patata bizietaz disfrutatzeko aukera ederra eskaini diete hurbildutako guztiei. Jatekoaz aparte, garagardoa dastatzeko aukera paregabea ere bazegoen, noski. Xirimiri tabernatik pasa direnak gustura atera dira bertan dastatutako janari eta edariekin.
Ostiralean 80 bat afari eman zituzten eta larunbatean 100 inguru. Kopuru politak lehenengo edizioa izateko. Antolatzaileak kontent daude Garagardo Azokak izan duen harreragatik.