Maiatzaren 23an, Anoetan ospatutako Gipuzkoako txapelketan Santos Uribe lasarteoriatarrak garaipena lortu zuen beteranoen kategorian.
Gainera, lortutako markari esker, 37:25, 5 km pista probaren Espainiako errekorra haustea lortu du. Orain arte, 38:09an zegoen, baina hemendik aurrera herriko atletaren esku geratu da markarik onena.
“Proba gogorra izan zen jasan genuen beroagatik” aipatzen du Santosek. 3 kilometrotako muga pasa eta “deseroso sentitzen hasi nintzen, baina neskatxo gazte baten atzean jarri eta aurrera egin nuen” gaineratu digu.
Estatuko errekorra eskuratzeak korritzeko gogoak piztu dizkio, eta ekainaren 13an, Gasteizen ospatuko den Euskadiko txapelketan parte hartuko du.