Gimnastikako infantil taldea bigarren Udaberriko Torneoan

Txintxarri 2010eko maiatzaren 31

Maiatzaren 22an, gimnastikako Udaberri Torneoko bigarren saioa burutu zen Astigarragako kiroldegian. Infantilek lan ona egin eta 1. postua lortu zuten jardunaldi honetan. Hala ere, bi topaketen batura egiten denez, orokorrean 2. postua eskuratu zuten. Alebinen mailan, berriz, Landaberri taldeak orotara 11. postua lortu zuen eta Sasoeta taldeak, hogeigarrena. Entrenatzaileak oso pozik daude lortutako emaitzekin. Izan ere, gimnasta gazteek azken asteetan lan gogorra egin dute.