Saioa Mendiluce, Iker Hernandez eta Paula Uli tenisean Gipuzkoako txapeldunak

Txintxarri 2010eko maiatzaren 31

Maiatzaren 22an, LOKEk Gipuzkoako eskolarteko banako tenis txapelketa antolatu zuen eta bertan Lasarte-Oriako gaztetxoek garaipen ugari lortu zituzten. Saioa Mendiluze eta Iker Hernandez herritarrak alebin mailako txapeldun berruak dira. Infantil nesketan ere, herrikoa den Paula Uli k lortu zuen garaipena eta honi esker, asteburu honetan Barakaldon ospatutako Euskadiko Eskolarteko kirol jokoan partea hartu du. Honetaz gain, kadete nesketan, Andrea Gonzalez lasarteoriatarra txapeldun ordea geratu zen.