Zaindu maite duzun ura lema du ingurumen kanpainak eta ekainaren 5ean den Mundu mailako Ingurumen eguna ospatzeko antolatu dute.
Postalak eta iradokizunak
Kanpainaren bidez, ura ondasun mugatua dela eta uraren arrazoizko kontsumoa egitea beharrezkoa dela ohartarazi nahi dituzte herritarrak.
Horretarako, postal sorta bat banatuko da postontzi guztietan. Argazkietan, gure herriko ur-ingurune batzuk azalduko dira, esate baterako, Atsobakarreko hezegunea edo Oria ibaiko Faunaren behatokia.
Postalen atzealdea, Lasarte-Oriako herritarrek uraren gaiaren inguruan Udalari zuzendu nahi dizkioten iradokizun eta proposamenak jasotzeko erabiliko da.
Erreka-garbiketa
Bestalde, kanpainako jarduera nagusietako bat, ekainaren 4rako prestatu da, Basotxoko eta Oztaran erreken garbiketa herrikoia izango da hain zuzen ere.
Elkartze-gunea San Pedro parrokia izango da. Irteera-ordua, 9:15ak eta bi orduz garbituko dira errekak.
Hiritar guztiak eta herriko ikastetxeak bereziki daude gonbidatuak parte hartzera. Hala ere, ekimenean parte hartu nahi duten hiritar guztiek aurrez izena ematen behar dute 943 670249 telefono zenbakira deituz.
Goizeko erreka-garbiketaren ondoren, arratsaldean, 16:00etatik 20:00etara, Informazio Puntu bat zabalduko da Dorre Parkean.
Bertan, erreka-garbiketan bildutako hondakinak erakusgai jarriko dira eta horixe izango da hiritarren ideiekin betetako postalak uzteko unea eta lekua.