Eguraldi ederra Eskola Kirola jaialdiaren 3. Edizioan

Txintxarri 2010eko maiatzaren 31

Sokatira, pala, beisbol, gizon proba, futbola, atletismoa, herri kirolak, saskibaloia, tenisa... kirol ugaritan aritzeko aukera izan zuten Lasarte-Oriako 7 eta 16 urte bitarteko gaztetxoek.

Egun osoko jaialdia

Goizeko 09:30etik eguerdiko 13:00ak arte eta arratsaldean, 16:00etatik aurrera Michelingo kirol gunea gaztetxo ugarien hotsez bete zen Eskola Kirola jaialdiaren 3. edizioaren ospakizunetan. Kirola praktikatu eta honetaz gozatu eta disfrutatzeko aukera bat datozela argi geratu zen larunbatean Michelinen.

Gazte ugari kirolean

Michelin kirol gunea gazte eta guraso ugariz bete zen. Eskola Kirola jaialdia urtetik urtera errotzen doan ekimena dugu eta horren isla parte hartzaileen kopurua izan zen.
Aurrebenjaminetan, bai LH1 eta bai LH2, adin-talde bakoitzeko 33 gazte aritu ziren. Benjaminetan 4 talde osatu ziren, guztira 40 gazte inguru. Alebinetan ere 40 bat gaztetxo ibili ziren. Eta azkenik infatiletan eta kadeteetan, guztira 15 kirolzale aurkitu genituen.

Bazkaldu baino lehen

Goizeko ekintzei amaiera aproposa emateko, parte hartzaile guztien artean zozketa egin zuten antolatzaileek. Sarien artean kamisetak, coca-colak, gozokiak, eta gulak! Argi geratu zen beraz larunbateko jaialdian kirola praktikatuz asko gozatu, lagun asko egin eta ederki pasa daitekeela.