01 Ikasleek uraren erabilera murrizteko neurriak aurkeztu zituzten atzo

Txintxarri Aldizkaria 2010eko ekainaren 1a

Eskola Agenda 21-an lanean egon diren Sasoeta -Zumaburu ikastetxeko eta Landaberri ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleek Udalbatzar aretoa hartu zuten atzo.
Udalbatzar berezi honetan, herriko gaztetxoek uraren gaia ardatz bezala harturik, ikastolan eta herrian egindako azterketak aurkeztu zieten Hezkuntza saileko buru den Jone Altuna, Marisa Zubiri Ingurumeneko lehendakariari eta Jesus Zaballos alkateari.
Honetaz gain, ikastetxeetan aurrera eraman dituzten neurriak jakinarazi zituzten, kartelak karri, patruila berdeak...
Hemendik aurrera hartzen dituzten konpromezuak ere adierazi zituzten, hala nola, dutxatu bainatu, etxekoekin uraren garrantziaz eta ur kontsumo egokiaz hitz egin edo irekita ikusten dituzten iturriak itxi eta hondatua badago irakasleei esan.
Azkenik, Udalari eskaera eta proposamen ezberdinak egin zizkieten, kontzientziazio kanpainak, erreka eta ibaiko kartel informatiboak, Udalaren eta herritarren uraren kontsumoa nola murriztu, kiroldegian fitxa sistema ezartzea dutxatan, etab.
Alkateak adi entzun zituen gaztetxoek esandako gauza guztiak, Udalaren eskuan dagoena egingo dela aipatu zuen zakarrontzi, iturri eta ibaia eta erreka garbiketaren harira eta hainbat ideia kontuan izango direla re azpimarratu zuen.
Azkenik, ikasleak lanean jarraitzera animatu zituen eta Lasarte-Oriako Zuhaitzen liburua banatu zizkien guztiei.