Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Emakume ugari bildu ziren ostegunean Katxalin elkarteak Manuel Lekuona Kultur etxeko hitzaldi aretoan. Katxalin elkarteko lehendakaria den Txaro Beobidek elkarteari buruz hitz batzuk esan eta Donostiako Institutu Onkologikoko Mª Jesus Mitxelena doktoreari eman zion hitza. Honek, bularretako azterketa, tratamendua eta prebentzioari buruz hitz egingo zuen. Diagnosi goiztiarrak duen garrantzia azpimarratu eta gaur egun, minbizi honen heriotza-tasa txikia dela ere adierazi zuen. Amaieran, minbizi ginekologikoa ekiditeko, higiene aholkuak ematen dituen bideo bat ikusi zuten.