Pailazo lanpetuak

Txintxarri Aldizkaria 2010eko ekainaren 4a

Saltzaile bereziak aurkitu zituzten, asteazkenean merkatura hurbildu ziren herritarrek, Porrotx eta Marimotots pailazoak. Hurrengo DVD-rako senegaldarrei buruzko erreportajea egiten ari dira eta horregatik, asteazkenean Fallu dendariaren laguntzaileak izan ziren. Honetaz gain, ostegun arratsaldean, herriko haurren laguntzaz, Gora Sanfermin! bideoklipa grabatu zuten Zabaleta auzoan.