Asteartean, Michelingo lantegi ondoko frontoian txalapartaren doinua entzuteko aukera egon zen. Izan ere, Muntteri-AEK euskaltegiko ikasle eta irakasleek txalaparta ikastaroa egin zuten bertan. Giro onean, euskal instrumentu hau ezagutzeko aukera izan zuten guztiek, Tomas Arruti eta Haritz Iparragirreren eskutik. Honela, txalaparta egiteko erabiltzen diren materialak, makilak nola hartu eta, noski, hainbat erritmo ikasi zituzten, hala nola, ttakuna, herrena edo hauek konbin atuz, sagardoaren deia.