Iradokizunen ekimena martxan jarri zenetik hilabete pasa da. 150 idatzitik gora dira dagoeneko jaso direnak eta alkatetzak denei erantzuna eman die banan-banan. Harrera ona izan du, beraz, Lasarte-Oriako Udaleko alkatetzak hiritarrek beren proposamenak eta iradokizunak aurkezteko aurrera eman duen ekimenak.
Ekimenaren helburua hiritarren eta gertuen duten administrazioaren artean harreman zuzena eta arina sustatzea da, kezkak edo udalerrian ikusten dituen beharrak adierazteko aukera emanez.
Gogoratu hiru direla iradokizunak helarazteko bideak. Batetik, on-line inprimakiaren bidez, www.lasarte-oria.org webgunean. Bestetik, Udalean bertan edo webgune berean eskuratu daitekeen instantzia dago eta hau udaletxeko atarian dagoen postontzi berdean utzi behar da. Eta, azkenik, posta elektroniko bat bidaliz iradokizunak@lasarte-oria.org helbidera.