Erdi mailako helduentzako igeriketa ikastaroa eskainiko dute udal kiroldegian, ekainaren 10etik uztailaren 2ra. Astelehenetik ostiralera, gaueko 20:30etatik aurrera emango da ikastaroa.
Izena emateko azken eguna ekainaren 7a da. Ikastaroak 77,47 euro balio ditu eta kiroldegiko bazkide direnentzat 43,05 euro.
Informazio gehiago nahi izanez gero kiroldegiko bulegora hurbildu behar duzue edo 943 376182 telefonoan ere informazioa eskatu dezakezue.