Hirugarren musika maketa lehiaketan errekorra: 127 lan aurkeztu dira

Txintxarri Aldizkaria 2010eko ekainaren 4a

Lasarte-Oriako Udaleko Gazteria eta Festetako sailak antolatzen duen musika maketa lehiaketak parte-hartze errekorra egin du aurten, 127 lan. Hirugarren edizio honen parte-hartzaile kopuruak lehiaketaren harrera onaz gain, Lasarte-Oriako Maketa lehiaketa gero eta finkatuagoa dagoen lehiaketa dela adierazten du, izan ere, lehen edizioak 24 parte-hartzaile izan zituen eta 83, bigarrenak.
Horien guztien artean, hiru izango dira Lasarte-Oria saria eramateko aukera izango dutenak. Gainerakoak Euskadiko 14 ordezkari eta, beste batzuen artean, Bartzelona, Madril, Kordoba, Valentzia, Granada edo Errioxako musikariak ere badira. Nazioarteko ordezkaritza Uruguayko parte-hartzaile baten eskutik dator aurten.
Irabazleek 1.000 euroko dirusaria jasoko dute. Era berean, epaimahaiak Lasarte-Oria saria emango du, 700 eurokoa izango dena. Maketa berdinak ezingo ditu bi sariak jaso. Horretaz gain, irabazleek kontzertua eskainiko dute datozen San Pedro jaietan.