Emakumeen Ligako eta kadeteen lehen mailako Ostadar futbol taldeek asteburu honetan erronka handia dituzte.
Emakumeek kopako finala jokatuko dute Lazkaoren aurka Tolosan. Lehengo astean, 4 eta 1 garaitu zuten Elgoibar taldea eta finalerako txartela eskuratu zuten.
Kadeteek, aldiz, 3. postua eta igoera dute jokoan.
Lehengo astean, joaneko partidan husna berdindu zuen Oiartzunen aurka. Era honetara, aukerak mantentzen ditu eta aste honetan garaipena lortu behar du Michelinen.