Kiroletako denboraldiak amaitzear daude eta herriko areto-futboleko Aldaz H. K. eta ISU Leihoak taldeek ederki hartu behar dute atsedena.
Hala ere, ISU Leihoak taldea oraindik lehian da. Gipuzkoako Ligan bigarren postua eskuratu zuen Eneko Molinaren taldeak eta aste hauetan, play off-etan daude murgildurik.
Lehengo astean, finalerdietan Azitain Erretegiari 5 eta 2 irabazi zion eta aste honetan, finala jokatu behar du Eskolapioen aurka, 19:00etan Errenteriako Galtzaraborda kiroldegian.
Eneko Molinaren mutilek igoera izan dute helburu urte honetan, iaz gertu ibili ziren. Aurten irabaziz gero, txapelketako garaile izango lirateke eta igoera eskura izango lukete.
Aldaz H.K. mantendu
Nazional B mailan, berriz, Aldaz H.K.-ak bere helburua lortu du.
Zortzigarren postua eskuratu du eta sailkapen erdialdean geratu da, maila mantenduz.