Erantzun azkarra Gizarte Zerbitzuetako arazoari

Txintxarri 2010eko ekainaren 4a

San Pedro eta Arantzazuko Ama parrokiko Karitasek idazki honen bitartez Gizarte Zerbitzuetan bizi zen egoerari emandako erantzunari buruz gure balorazioa agertu nahi dugu.
Arazoari arduraz eta azkar erantzuna ematen saiatu dela eta erantzuna egokia eta azkarra izan dela estimatzen dugu. Hartu diren neurri guztiei buruz gure iritzi ona agertu nahi dugu. Ahultasun egoera bizi duten gure herritarrak kontuan hartuak izan dira, eta Gizarte Zerbitzuetako langileena ere bai.
Gure esker ona ere azaldu nahi dugu udal agintariek egindako harreragatik. Eta orain arte bezala, laguntza behar dutenen pertsonen alde lankidetzarako gure jarrera agertzen dugu.

Lasarte-Oriako Karitas