Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lasarte-Usurbil Institutuko 2. Batxilergoko ikasleek ostiralean eskuratu zituzten ikasketa amaierako diplomak. Diploma banaketa baino lehen, ikasleek azken hitzaldi teorikoa entzun zuten, Karlos Kortabarria Historia irakaslearen eskutik, Karlismoa eta eremuko gotorlekuak. Ostean, Batxilergoa bukatu duten 40 ikasleei diploma banatu zitzaien eta, horien artean, hiru ikaslek, Maitane Gabilondo, Ainhoa Mangas eta Carlos Aizpuruak ohorezko matrikula izan zuten.