05 Ostadarreko futbol taldeek helburua lortu zuten

Txintxarri 2010eko ekainaren 5a

Ostadar K.F.-ko bi taldek, emakumeen seniorrak eta I. kadeteak, jardunaldi erabakiorra zuten larunbatean eta ongi erabaki zituzten partidak.
Larunbata arratsaldean, Michelingo Kirol gunean, giro ederra egon zen. Kadeteek sailkapeneko 3. Postua eta igoera jokatzen zuten Oiartzunen aurka. Oiartzunen husna berdindu ostean, garaipena behar zuten Unai Olaizola eta Xenkiren mutilek. Ongi eta serio jokatu zuten Ostadarreko mutilek, horregatik, 2 eta 0 garaitu zituzten oiartzuarrak, erronka gainditu zuten eta igoera eskuratu zuten.

Kopa Lasarte-Oriara

Tolosako Usabal kiroldegian, berriz, Ostadarreko emakumeek kopa zuten jokoan. Hauek ere, ederki jokatu zuten eta 7 eta 0 irabaziz, kopa Lasarte-Oriara ekarri zuten.