Garazi Gomez eta Aizpea Arroyo LOKEko gimnastak Euskadiko Ligako Amateur txapelketan parte hartu zuten, lehengo asteburuan, ekainaren 5 eta 6an, Bilbon.
Jubenil mailan, Garazik borra eta xingolarekin lan egin zuen eta Aizpeak, berriz, kadeteetan borra eta uztaiarekin.
Biek lortu zuten 3. postua tresna batean, Garazik borrekin eta Aizpeak uztaiarekin.
Tamalez, beste tresnan ez ziren ondo ibili eta sailkapen orokorrean, Garazik 11. postua eskuratu zuen eta Aizpeak zazpigarrena.