06 Lasarteoriatarrak hirugarren Euskadiko Calva Txapelketan

Txintxarri 2010eko ekainaren 6a

Pasa den igandean, ekainaren 6an, Euskadiko Calva Txapelketa ospatu zen Atsobakarreko parkean. Lasarte-Oria taldeaz gain, Bizkaiko 6 taldek eta Arabako bik hartu zuten parte norgehiagokan.
Lasarte-Oriako taldea, taldekako txapelketan, hirugarren geratu zen calvari 299 aldiz jo eta gero. Lehenengo postua, Charros de Vitoria taldearentzat izan zen 383 kolperekin, eta bigarrena, 361 kolperekin Astrabuduako taldea izan zen.
Bakarkako txapelketan, berriz, ez zen zorterik izan eta Lasarte-Oriako kideak ez ziren sailkapeneko lehenengo postuetan sartu.