Herriko ikastetxeetako 120 gaztetxok parte hartu zuen Oztaran eta Basotxo errekak garbitzeko ahaleginean.
Oztaran eta Basotxoko
Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko LH5 eta LH6 mailako gazteak Plazaolako bidetik Oztaran errekara hurbildu ziren. Mailaka banatu eta errekako zati desberdinetan ibili ziren garbiketan.
Landaberri ikastolako LH5 mailako ikasleak, berriz, Basotxoko erreka garbitu zuten. Hiru talde egin eta lehenengoa, Aduriz ingurutik sartu zen bailaran eta beste biak, Villa Mª Angeles inguruan eta hilerri aldean aritu ziren.
Informazio puntua
Goizeko erreka-garbiketaren ondoren, arratsaldean, Informazio Puntua jarri zen Dorre Parkean.
Bertan, erreka-garbiketan bildutako hondakinak, beira, plastikoa, metalak... erakusgai jarri ziren. Horretaz gain, uraren inguruan hiritarren proposamenak bildu zituzten.
Ekimen hau Zaindu maite duzun ura ingurumen kanpainaren barruan kokatzen da. Era honetara, larunbatean ospatzen zen Mundu mailako Ingurumen Egunarekin bat egin nahi zuen Udalak.