Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Apirilaren 17an herriko 17 etorkinek euskara ikasten hasteko pausua eman zuen. Esperanza Latina elkarteko kide horiek gure hizkuntzaren oinarrizko ezaguerak barneratzeko ilusioz ekin zioten 60 orduko ikastaroari: agurrak, erosketak egiteko esamolde batzuk, familia izenak... euskaraz nola esaten diren azaldu zaizkie. Jakintza minimo hauek jasotzeko, eta gure herriko partaide sentitzeko gogoz aurkitu genituen ikasleak.