Ekainaren 10ean, izan zen eta horregatik, munduan eta Estatuan zehar dauden taldeek urteurren hori ospatuko dute.
Ekitaldi instituzionala egingo da Gipuzkoako Batzar Nagusiko egoitzan Alkoholiko Anonimoen programa ezagutzera emateko.
Halaber, ate irekiak izango dira Alkoholiko Anonimoak biltzen diren egoitzetan. Gure herrian, aldiz, ekainaren 12an, larunbatean, bilduko dira ospakizun guztiak.
Jaialdia
Manuel Lekuona kultur etxean burutuko den jaialdian Alboka abesbatza, Zero Zette akordeoi taldea, Andoni Egaña bertsolaria eta antzerkia izango ditugu besteak beste. Baina hau arratsaldean izango da.
Goizean, Villa Mirentxun bilera egingo da familiakideekin, eta Alkoholiko Anonimoen elkarteak gonbidapena luzatu du goizeko zein arratsaldeko ekitaldietan parte har dezaten.
Goiza eta arratsalde artean ze hobe energiak berreskuratzea baino. Horretarako Araeta jatetxera joko dute bazkari goxo batetaz gozatzeko.