Teresa Sorgina joan da, amaiatu dira jaiak

Txintxarri Aldizkaria 2010eko ekainaren 7a

Teresa Sorginak hiru egunez, Zabaleta auzoa bere etxe bihurtu du. Ostiralean iritsi zen eta harekin batera, auzoko jaiak etxeko txiki eta helduentzako milaka ekintza ekarri zituen.
Ostirala gauean, Montexio eta Xumela abesbatzek girotutako kantu afaria egon zen.
Kantuaren ostean, Dantzaz blai! ikuskizunaren zati batzuez gozatzeko aukera egon zen. Eta, hau ikusi ostean, gorputza mugitzeko gogoekin geratu zirenek dantzaldia izan zuten.
Larunbatean, Joxe Migel Aranzadiren omenezko eskoba eta mus txapelketa lehiatuziren. Eskoban, Ramoni eta Eugenik irabazi zuten eta musean, berriz, Mikel eta Aitzol gazteek.
Haurrentzako aparra festa egin zen, nahiz eta arratsaldean hoztu zuen eta ostean, mitologia pixka bat ikasi zuten haurrek Galtzagorriei to, Inaxito antzerkiari esker.
Helduentzako eta haurrentzako herri kirolak eta afaria egin ziren bertso saioa baino lehen.

Euria protagonista

Xirimiria egin zuen ia bertso saio guztian zehar, hala ere ikusleak tinko mantendu eta Andoni Otamendik zuzendutako, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Amaia Agirrre eta Unai Muñoaren saio ederra eta pikantea.
Eurovisionen antzera, espontaneoa egon zen, Joxe Mari Agirretxe igo baitzen oholtzara Unai eta Amaiarekin bertso batzuk kantatzera.
Ostean gautxoriek, eguraldiaz ahaztu eta Sortuz, Aritz Sound System eta diskotekaz gozatu zuten goizeko lauak arte.
Igande goizean, berriz, gaubel esnatu zen eguna. Hala ere, ez zuen euririk egin eta arazorik gabe bururtu ziren goizeko ekintzak, auzo garbiketa, Landaberri ikastolako gaztetxoen euskal dantzak, entzierroa...
Eta ohitura denez, proba mixtoa. Tellerigaina, auzoko gazteak, Larrekoetxe/Ostadar eta Erkide taldeek gogor ekin zioten lanari, trontza, txingak, lokotsa biltzea eta lasterketa. Auzoko gazteek irabazi zuten aurtengoan, 11m eta 50sg-ko denborarekin.
Aspertzeko astirik ez, presoen aldeko kalejira, bazkari herrikoia... Tamalez, gauean Teresa Sorginari urte betez agur esan behar izan zioten Zabaletako auzotarrek.