Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Esperanza Latina elkartea izan zen euskarako klaseak Lasarte-Orian bultzatu zituena. Donostiako Urrats euskaltegiak, herriko elkartearekin batera martxan jarri zituen etorkinentzako oinarrizko euskara klaseak. Glenak Antiguon hartzen zituen klaseak, “zergatik ez Lasarte-Orian?” galdetu, Esperanza Latinako arduradunarekin harremanetan jarri eta dena prestatu zuten. Gainera, Danok Kide elkarteak lokala utzi die eta herriko Udalak diruz lagundu.
Glena eta Tania nikaraguarrak dira eta hiru urte daramate gure artean. Gure kultura ezagutu nahi dute, baita gure hizkuntza ere. Euskal Herriko partaide bihurtu nahi dute, gure hizkuntza ikasiz.